Osasun Kultura Sustatzen

HASIERA/AURKEZPENA:

Pandemiaren ondorioz, eta hiru trantsizioak direla eta –digitala, ekologikoa eta sozioekonomikoa–, aldaketa sakoneko eta eraldaketa soziolaboraleko garaietan bizi gara, non egokitzea eskatzen zaigun, eta antolamendu eredu malgu, integratzaile, kolaboratibo eta parte hartzaileagoak sustatzea, askotariko talentuekin.

Ingurune gero eta aldakor, anitz eta zorrotzago hori dela eta, enpresen baitan planteatzen diren galdera ugariri erantzuteko modua birplanteatu beharrean gaude. Osasunaren tratamendua eta kudeaketa da horietako bat.

Gaur-gaurkoz, enpresek aitortzen dute langileen osasuna zaintzea laneko araudia betetzetik haratago doala. Lanketa hori enpresa kulturaren ezaugarri bat da, elementu estrategiko bat, zuzenean eragiten diena pertsonen ongizateari, erakundearen giroari, markaren irudiari eta, finean, enpresaren bideragarritasunari.

Horregatik, Osasun Kultura Sustatzen-Impulsando la cultura de la Salud” aurkezten dugu, Confebaskek eta bere erakunde fundatzaile Adegik, Cebekek eta Seak landutako ekimena, euskal enpresetan pertsonen osasunari eta ongizateari buruzko ikuspegi integral eta inklusiboa sustatzeko.

 

HONI BURUZ:

Ekimenaren bitartez euskal enpresak sentsibilizatu eta lagundu nahi ditugu osasunaren ikuspegi holistikoagoa lantzeko. Erronka anbiziotsua eta bide luzekoa dela jakinik, bi helburu handi betetzea izango da gure ardatza:

  • Enpresei laguntzea ingurune psikosozial egokiak sortzen, prebentzioaren kudeaketa integratuz, eta, helburu hau lortzeko informazio eta tresnak emango zaizkie.
  • Kulturaren eraldaketa sustatzea, enpresako pertsonen osasunari eta ongizateari buruzko ikuspegi integral baterantz joateko. Enpresa osasungarria izateko bidea egiten duten enpresei lagunduko zaie, prebentzioaren kultura koerantzulea bultzatuz, lantokietan osasuna eta ongizatea zaintzearen alde. Kulturarik gabe ez dago prebentzioa txertatzerik, ezta osasuna dakarten elementu baldintzatzaileak sustatzerik.

 

Laneko kudeaketa psikosozialaren eta ongizatearen ereduaren alderdi nagusiak:

 

Confebask

 

HELBURU ZEHATZAK

Proiektu honen esparruan garatu nahi diren ekintzen helburu zehatzak hau lortu nahi dute:

  • Osasun integrala sustatzearen balioari buruz eta laneko osasuna eta ongizatea bultzatzen duen antolamendu kultura baten onurei buruz sentsibilizatzea, aldaketaren motor gisa eta erakundeen barruan taldeen bizikidetza hobetzea bultzatzeko.
  • Enpresei kudeaketa psikosozial proaktiboa ezartzen laguntzea, osasun psikosoziala txertatuko duena eta ingurune psikosozial-laboral onuragarriak sortuko dituena.
  • Enpresen eta eragile interesdunen arteko elkarrizketa erraztea, sentsibilizatzen jarraitzeko eta lankidetzaren bidez ezagutza aditua sortzeko.
  • Enpresetan laneko osasuna (bereziki, psikosoziala) eta ongizatea sustatzen laguntzeko eragitea.

 

JARDUEREN ANTOLATZAILEAK

Adegi, Cebek eta Sea erakundeak dira ekimen honetan kokatutako jarduerak garatzeko eta hedatzeko arduradunak. Informazio gehiagorako, sartu erakunde bakoitzak aurreikusitako ekimenetara:

 

Confebask