Confebask-ek Bilboko Balioen Gutuna sinatu du gizarte hobe bat lortzeko

  • Bilboko Udalak sustatutako ekitaldiak Iberdrolaren bultzada izan du, eta Iberdrola bera, Kutxabank eta Velatia barne, hogeita hamar enpresa inguru bildu ditu.
CARTA VALORES

2024-12-16

Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enplegu zuzendariak, Asier Aloriak, gaur sinatu du Bilboko Balioen Gutunari atxikitzeko akta. Bilboko Udalak sustatutako proiektu honek, Iberdrola eta Iberdrola Dorrea bultzatzaile nagusi direla, sinatzaileen konpromisoa adierazten du Bilboko balioekin eta gizarte hobe bati laguntzearekin.

Sinatzaile diren enpresek, Bizkaiko hiriburuko erreferente gisa, aipatutako Gutunean jasotako balioak sustatu eta indartzeko konpromisoa hartu dute. Balioen artean hauek nabarmentzen dira: Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, elkartasuna, ingurumenaren iraunkortasuna, elkarbizitza, identitatea eta ahalegina.

Ekitaldia Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidenteak zuzendu dute. Sinatzaileen artean, Confebask eta Sánchez Galán bera ez ezik, Javier Ormazabal (Velatia), Jon Iñaki Alzaga (Nortegas), Alberto López Biñaspre (Lantekeko CEOa), Arturo Fraile (Kutxabank), Asier Atutxa (PwC) eta Natalia Landin Arteta (Hays) ere izan dira.

Ikusi Gutuna hemen

-------------------------

CONFEBASK-I BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.