“Energia enpresei ezarritako tasa diru bilketaren zerbitzura dagoen ideologia hutsa da, eta horrek kalte egiten dio gure enpresen lehiakortasunari”

  • Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagaren adierazpenak El Correo egunkariari
Confebask

2024-10-23

Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak bat egin du hainbat enpresa esparrutatik egindako kritikekin, Espainiako Gobernuak berez aldi baterako eta ezohiko zerga izango zela esan zena iraunkor bihurtzeko asmoaren aurka.

Eduardo Aretxagak El Correo egunkarian adierazi duenez, “ideologiatik bakarrik esplikatzen den zerga batez ari gara, ez zerga edo enpresa logikatik. Bakarrik diru bilketaren zerbitzura eta ez inbertsioa sustatzearen eta enplegua sortzearen zerbitzura jarritako ideologia bat da”.

Bere iritziz, Confebaskeko zuzendari nagusiak ziurtatu duenez, “karga horrek dagoeneko lehiakortasunerako desabantaila dakar, eta kalte egingo die jarduerari, talentua erakartzeari eta energia enpresen inbertsioei, oso une garrantzitsu batean, hau da, gure industriaren trantsiziorako unean”.

Eduardo Aretxagak Gobernuari eskatu dio ezarritako ezohiko zergak ez luzatzeko, “ez energia enpresei, ez bankuei”.

-------

CONFEBASKI BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.