“Enplegu errekor berri baten aurrean gaude, eta langabezia maiatzean izandako txikiena da 2008tik, krisi ekonomikoa hasi aurretik"

  • Confebaskeko Pablo Martinekpositibotzat” eta “albiste ontzat” jo ditu maiatzeko langabeziari eta enplegu sorrerari buruzko datuak
Pablo Martín Confebask

Confebaskeko Pablo Martin, bigarrena ezkerretik, euskal industriari buruz Diario Vascok antolatutako ihardunaldi baten

2024-06-04

Euskadik Gizarte Segurantzako 1.019.213 afiliatu zenbatu ditu maiatzean, errekor berria, aurreko hilean baino 5.597 kotizatzaile gehiago (%0,54) eta duela urtebete baino 16.627 gehiago (%+1,68) kontabilizatu baitira. Lanbideren bulegoetan erregistratutako langabeziari dagokionez, maiatzeko datuek adierazten dute Euskadin 106.422 langabe daudela guztira, aurreko hilean baino 3.131 gutxiago, eta duela urtebete baino 853 gutxiago (-%0,8).

Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinekpositibotzat” jo ditu datuak, “agerian uzten dutelako enpleguaren eta afiliazioaren arloan 2024an lan merkatuaren behar besteko indarra mantentzen dela, eta horrek honelako albiste onak ekartzen ditu".

Izan ere –jarraitu du Pablo MartínekGizarte Segurantzako afiliatuen errekor berri baten aurrean gaude Euskadin, eta horri gehitzen zaio, Lanbideren bulegoetan erregistratutako langabeen kopuruari dagokionez, 106.000 langabe pasatxo daudela, hau da, maiatzerako zifrarik txikiena 2008ko krisia gertatu zenetik”.

Gainera, Confebaskeko Ekonomiako arduradunak nabarmendu duenez, “aurreko hilabetearekin alderatuta, langabeziak nabarmen egin du behera –3.000 pertsona baino gehiago– eta jarduera sektore guztietan egin du behera”.

Gauzak horrela, eta 2024tik geratzen den zatiari buruz galdetuta, Pablo Martinek adierazi duenez, “ziurrenik, enplegua handitzeko eta langabezia murrizteko beste urte bat izango da berriro, gure aurreikuspenen ildotik, eta, beraz, albiste onekin jarraituko dugula uste dugu".