“EAEko enpresen %40 inguru Euskaditik kanpoko pertsonak kontratatzea planteatzen hasi dira”

  • Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak Hezkuntza-Enpresa elkarguneari buruzko jardunaldi batean parte hartu du
Confebask Zedarriak

2024-05-20

“Hezkuntza-Enpresa Elkarguneari buruzko Nazioarteko II. Jardunaldia”-ren esparruan, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak ponentzia bat aurkeztu du, “Enpresa erakundeak aurreikuspen demografikoen aurrean: diagnostikotik ekintzara” izenburupean, zeinean Confebaskek euskal enpresak egoera horren aurrean dituen erronkei buruz egindako azterlanen ondorio nagusiak errepasatzen dituen.

Gogorarazi duenez, Confebaskeko kide Adegi, Cebek eta Seak euskal enpresei egindako inkesten arabera, “hamarretik zortzik diote zailtasunak dituztela behar dituzten pertsonak kontratatzeko. Eta hamarkada honetan, gaur egungo langileen %25 inguruk erretiroa hartuko dute – 240.000 lagun”.

Panorama hori dela eta, Confebaskeko zuzendari nagusiak gogorarazi du “Euskadik enplegurako immigrazio estrategia bat beharko duela, negu demografiko hau gainditzen laguntzeko eta, horrela, gure enpresen lehiakortasuna eta horrekin batera egungo oparotasun eta ongizate mailak mantendu ahal izateko”.

Gure enpresa erakundeak – Confebask, Adegi, Cebek eta Sea – dagoeneko ekintzara pasatzen ari gara. Enpresen ia erdiak, %40 inguru, Euskaditik kanpoko pertsonak kontratatzea planteatzen ari dira beren beharrak asetzeko”.

“Eta, Eusko Jaurlaritzarekin batera, gure mugetatik haratagoko enplegu kualifikatua erakartzeko proiektu pilotu garrantzitsu bat abian jartzen ari gara. Lehen esperientzia horretatik kanpoko talentua erakartzeko gida gisa balioko digun bide orri bat eraikitzeko adina ikastea espero dugu”.