“Gure Lan arriskuen Prebentzioko prozedurei esker, lan istripuen maila ia nulua da”

  • Elkarrizketa Segurmanian, Chapanorreko gerente Iñaki Guinearekin
Segurmania

2019-02-27

Argitaratu berri den Segurmania azken buletinean, beste eduki batzuen artean, Chapanorreko zuzendari gerenteari egindako elkarrizketa dago. Iñaki Guineak adierazi duenez, laneko arriskuak prebenitzeko politikaren arrakastaren zati handi baten oinarria da “Chapanorren erailtzen ditugun prozesuak, pieza baten fabrikazioa programatzen denetik, segurtasuna etengabe kudeatzeko prozesu batean sartuta daudela… Laneko arriskuak prebenitzeko dugun politikak  bitarteko eraginkorragoak erabiltzera behartzen gaitu, segurtasun parametro optimoak lortzeko”.

Ildo horretan, Iñaki Guineak segurtatu duenez, “Chapanorrek, gure prozeduren bitartez eta babesten gaituen mutuaren eskutik, aurten lortu du istripu maila ia nulua izatea. Horrek, erlaxatu beharrean, berretsi egiten digu bide onean goazela”.

Elkarrizketa osoa otsailari dagokion Segurmania buletinean irakur daiteke. Buletinean, gainera, beste artikulu eta infografia batzuk daude laneko segurtasunerako gomendioekin.

Osalanen azken datuen arabera, iaz mila langileko egon zen intzidentzi indizea 2017koa baino hamarren gutxiago batzuk izan zen. Segurmaniaren helburua da egunez egun laneko segurtasuna hobetzen laguntzea.

                                                                             IKUSI SEGURMANIA