- Confebasken hileko buletina enpresa sarearen bilakaerari buruz
Enpresa sarearen bilkaera Euskadin
Confebasken azken buletinean jasotzen denez, abuztuan Gizarte Segurantzan inskribatu diren euskal enpresen kopurua jaitsi egin zen uztaileko datuarekiko, 544 enpresa gutxiagorekin, eta, ondorioz, guztira 57.895 enpresa dira.
Egiaz da abuztuan beti jaisten dela erregistro hori eta , hala eta guztiz ere, abuztu baterako zifrarik altuenean gaudela 2012tik. Baina egia da baita ere, estatistikak erakusten duenez, geldialdi argi bat dago, abuztuaren 31n 33 enpresa gehiago baino ez baitzeuden orain dela urte bat baino, hau da, %0’1 gehiago baino ez, eta datua estatukoa ez bezalakoa da, estatuan zifra %1 hazi baita.
Sektoreka, eta urtearteko terminoetan, Euskadin bakarrik hazi dira eraikuntzan diharduten enpresak, eta zerbitzuetakoak eta industriakoak, berriz, urritu egin dira. Datu positibo moduan, nabarmentzen da aurtengo lehen seihilekoan hartzekodunen konkurtsoan sartu diren konpainien kopurua nabarmen jaitsi dela: orain dela urte bat baino %17’7 gutxiago; eta bereziki azpimarratu behar da industri sektoreko konkurtsoen jaitsiera.
Azkenik, eta autonomoen kopuruari dagokionez, beste minimo bat gertatu da, 170.700 laguneko erregistroarekin, uztailean baino mila eta ehun gutxiago, eta orain dela urte bat baino -%0’1 gutxiago.
Finean, Euskadin enpresen eta autonomoen zenbakien bilakaerak herren jarraitzen du, eta esan daiteke azken urtean hazkundea ezdeusa izan dela. Beraz, beharrezkoa da programak eta neurriak bultzatzea, enpresa proiektu berriak agertzen eta daudenak finkatzen laguntzeko.